XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MACB.- Eguño eztot ezautu onango egun itxusi ta ederrik.

BANK.- Zenbat bide dago Forres'era?

Zertzuk ete dira orreik, orren zimel eta ganorabako yantzidunok, mundutarren antzik izan ez, eta orraitiño be emen dagozanok?

Zer biziak ete zarie, ala ez ete zarie gizonek itaunik egitekorik?

Ulertuten daustazuenarena egiten dozue, batera bakotxak bere atz tximurisu narru utsezkoa epanetara eroanda.

Emakumek izan bear zendukie zuok, izan, zuon bizarrak galazoko ezpa'leuste olangarik sinistutea.

MACB.- Itz egin, al ba'dozue: zer zarie?

I SORG.- Gora, Macbeth!

Gora,i Glamis'ko thane ori!

II SORG.- Gora, Macbeth!

Gora, i, Cawdor'ko thane ori!

III SORG.- Gora, Macbeth! oraindik ara errege izango azan ori!

BANK.- Zer dala-ta ikaratuten zara, yaun yator?

Eta zegaitik zara bildur belarrien gozagarri diran zerak entzunda?

Egia-arren, irudi utsa zarie, ala izan zarie azalez iragarten dozuena?

Oingoxe emoiagazko txerea egin dautsazue nire lagun yatorrari, ta orrez ganera, gerorako aurreztik iragarri dautsazue tahnetza ta erregetze-itxaroa, eta onako guzti onegaz sorturik eta zurturik gelditu dala dirudi.

Ezertxo be eztaustazue esaten niri.

Etorkizun-aziaren mamia ikusteko alik ba'dozue, eta zein azi aziko dan, eta zein ez, esan al ba'dozue, niri be itz egin, enago, ba, ni ez zuon emoien eske, ez zuon gorrotoaren bildurrez.

I SORG.- Gora!

II SORG.- Gora!

III SORG.- Gora!

I SORG.- Macbeth baño txikiago ta andiago.

II SORG.- Ez ori aña zori ontsu, orraitiño be askozaz zori ontsuago.

III SORG.- Errege izango dozak ik semeak eu izan ez- arren.

Ori dala-ta, gora Macbeeth eta Bankuo!

I SORG.- Gora, Bankuo ta Macbeth !

MACB.- Geldi or, zerak erdizka esaten dozuezanok, geiagorik esan niri; Sinel'en eriotzea dala-ta, ba-dakit Glamis'ko Thane nazana, baña zelan Cawdor'ko?

Bizirik dago Cawdor'ko Thanea, eta aitonseme aberats da.

Gatx da ni errege izango nazala sinistutea, Cawdor'ko izango nazala legetxe.

Esan, nondik dozue barri bakan ori?